top of page

Natura

Gure zentruan hainbat proiektu lantzen ditugu; horietako proiektu batzuk naturarekin erlazionaturik daude; adibidez: baratzean lanak burutzen ditugu, zuhaitzak landatzen ditugu baita apaintzen ditugu ere. 
Proiektu hauek gauzatzeko eskola ondoan baratza bat daukagu, eta astean bitan haurrekin joaten gara. Gure baratzean urazak, patatak eta tomateak landatzen ditugu; geroago haurrekin landu eta gure eskolako jangelako sukaldariek goxo-goxo prestatzeko. 
Portugaleteko udalaren laguntzarekin urtean behin, haur nagusiekin (4-6 urtekoak), haiek ahalbidetutako espazioan zuhaitz bat landatzen dugu. Ekintza hau beste hauureskola eta eskolekin batera burutzen dugu. 
Urteko garai konkretu batean udalak zuhaitzak apaintzeko epea zabaltzen du. Guk hori aprobetxatzen dugu eta herrian dauden zuhaitzetatik bat aukeratu eta hori apaintzeko konpromisoa hartzen dugu. Hau haurrekin denbora dibertigarri bat pasatzeko erabiltzen dugu.  Zuhaitzaren apaingarriak klasean egin eta elkarrekin goaz aukeratutako zuhaitza apaintzera.  
Beste alde batetik, garrantzi handia ematen diogu esparru fisikoari, emozionalari, mentalari eta sozialari; horretarako musikoterapia lantzen dugu haurrekin. Metodo honen bitartez funtzio kognitiboa, gaitasu motorrak eta sozialak lantzen dira. Honelako klaseak astean behin gauzatzen ditugu instrumentu musikal desberdinak erabiliz.

bottom of page