top of page

BALIOAK

  • Eskubideak.

  • Berdintasun.

  • Aniztasunari errespetua.

  • Parte-hartzea.

  • Adiskidetasuna.

  • Jasangarritasuna

  • Ingurune naturala.

  • Biolentziarik ez.

  • Konfiantza.

  • Zintzotasuna.

  • Gupida (besteen sufrimenduaren ulermena eta hura lasaitzeko nahia). 

  • Adorea.

  • Poztasuna.

  • Esperantza.

  • Konpromisoa.

  • Errespetua.

  • Enpatia.

  • Maitasuna.

  • Pazientzia.

  • Inklusioa.

  • Elkarlana.

ERRONKAK

  • Bizitzen ikastea.

  • Esperientzietatik hasita bide berriak sortzea.

  • Haur kritikoak sortzea.

  • Itxaropena.

  • Bizitzak ekartzen dizkigun arazo orori aurre egiten prestatzea.

  • Hezkuntza erreformak egitea.

  • Ikasleen pasioa berraurkitzea.

  • Etengabeko formakuntzan ibiltzea.

  • Aniztasuna bultzatzea.

Ongi etorri Kakahuete eskolara!

 

Kakahuete maitasunetik sortutako proiektua izan zen; 2014ko irailean ireki genituen zentruaren ateak, eta ordutik asko ebaoluzionatu dugu izan ditugun esperientzien ondorioz.
Gure eskolan 0-6 urte bitarteko haurrak ditugu. Erabiltzen ditugun materialak Montessori metodologian erabiltzen direnen antzekoak dira; haurrari egokituak eta material ekologikoak erabiliz, beti ere haurren interesetatik abituz.
Eskola, ESKOLA IREKIAREN proiektu batean oinarritzen da, non haurra ikaskuntzaren protagonista den eta guneak honetarako aukera bat bezala aurkezten dira. Prozesu honetan, hezitzaileak gidari eta emozio euskarri bezala lagunduko du.
Gure zentruan familiari garrantzi handia ematen diogu, funtsezko euskarri bat da eta ahal den heinean zentruko ekintzetan parte hartzera bultzatzen ditugu.  Eskola eta familia geroz eta gertuago egotean, haurrak segurtasun eta lasaitasun gehiago izango du. Batez ere, haur eta gurasoentzako pentsatu eta sortutako eskola batean, bien beharrak asetzeko nahian.

Gure eskola publikoa da, ingururekin harreman zuzena dauka eta D ereduan irakasten dugu.

Gure misioa hezkuntzan aldaketak eragitea da, hezkuntza aberatsagoa eta inklusiboa sortuz. 

bottom of page