top of page

Familia eta eskola

Gaur egungo familiek hainbat kezka agertzen dituzte haurraren inguruan, haien artean hezkuntza, ezjakintasuna, arreta pertsonala... ere ohikoak dira esfinterraren kontrola, haurraren elikadura edo amets gaiztoak nola gestionatzearen kezkak.

 

Arazo eta kezka hauek gainditzeko gure eskolak programa berezia aurkezten du, familia eta eskola kontaktuan egonez. Programa honetan parte hartu nahi edo behar duten familiek, batzarrak izango dituzte hiru astero. Hauetan elkarrizketa espontaneoak egongo dira, informazio bilketa, kezkak plazaratzeko konfidantzazko gunea, eguneroko jarduerak planifikatzea...

Familientzako hainbat tailer antolatuko dira, beharren arabera. Lehenengo bilera kurtsoa hasi baino lehen izango da, eta kontuan izango dira familien ordutegiak hurrengo bilerak jartzerako orduan.

bottom of page